Powered By Blogger

BAZTER GUZTIEI BEGIRA


BAZTER GUZTIEI BEGIRA

 Bazter guztiei begira
 hemen jira ta han bira
 Mei Li, Xabier ta Maider 
 galdu egin dira. 

Bidegurutzean zalantza
ezker ala eskuin. 
Zer egin, zer egin?
Baserri polit batean 
topo lau lagunekin:
Morgan, Xarpa, Kleo, Martin.

 Bazter guztiei… 

Txirrina joaz bizikletan
etxera kantari 
tiriri-tarari
iluna badator eta 
txo, eman pedalari 
Martin, Xabi, Mei Li ri-ri!

 Bazter guztiei...

GURE ARTELANAK

Gure herriko planoak ikusi ondoren hango kaleen nahasteak inspiratutako artelanak dira ondorengo hauek. Hori bai, kolorez betetako marrazkiak egiten saiatu gara.
Gure    Ver todas

LABIRINTOAK

Teseo eta minotauroaren ipuina irakurri berri dugu eta labirinto bat agertzen da bertan. Hona hemen beste labirinto batzuk jolas eginez bide egokia bila dezazun. 

Teklatuko geziekin jolastu behar duzu espazioan mugitzeko. ANIMO!!!





 SAKATU HEMEN


GLOBOAK PUSKATZEN

Batuketak eta kenketak egiten jolas egin nahi duzu?

SAKATU HEMEN






TALDE BERRIAK OSATU DITUGU

Ikasturteari hasiera eman diogu. Nobedadez betetako urtea dugu aurretik: gela berria, tutore berria eta baita talde berria ere!!! Hona hemen gure argazkiak:











ONGI ETORRI

Ongi etorri 3. mailako blog honetara. Ikasturte honetan egindako jardueren berri izango duzue bertan, baita argazkiak, jokuak eta beste hainbat baliabide.