Powered By Blogger

ANTZINAKO JOLASAK

Joan zen ostiralean, azaroak 27, Udazken kulturaleko ekintzen artean, Pake lekuko Jose Mª Igartua eta Antton Elorza etorri ziren gure gelatara antzinako jolasak erakustera (Txapak, kanikak sakaponak eta burdinezko uztaia). 
Heurakin batera dbh3ko ikasle talde bat ere hurbildu zen eta jokuen nondik norakoak azaldu zizkiguten. 
Mila esker guztioi, ederki pasatu genuen.

ERASO GEHIAGORIK EZ!!!

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dugu gaurkoa, azaroaren 25a. Gure gelan ere gaiarekin lotutako hainbat ekintza egin dugu.
 Miren, irakurri dugun ipuinaren protagonista da. Mikel eta bere lagunak ez dira batere batere ondo portatzen berarekin eta egoera horri aurre nola egin aztertzen aritu gara. 

EZ IKUSIARENA EZ EGIN izan da gure lanaren leloa.
 
 Ondoren ikasle bakoitzak bere eskuaren silueta marraztu eta barruan mezuak idatzi ditu eraso gehiagorik nahi ez dugula adieraziz.

Argazkiak ikusteko

EGIPTOKO MEZUAK

Hieroglifikoak gustuko badituzu sakatu behean eta zure izena idatzi ahal izango duzu, baita beste hainbat mezu sekretu ere.

SAKATU