Powered By Blogger

JUEGA CON LA SÍLABA TÓNICA

 Las palabras las pronunciamos con golpes de voz que llamamos sílabas. 
Cuando decimos una palabra, siempre hay una sílaba sobre la que recae el acento, es decir, que pronunciamos más fuerte que las demás sílabas. A esa sílaba la llamamos TÓNICA y, en ocasiones, lleva tilde o acento gráfico. Las demás sílabas de la palabra que no son tónicas, las llamamos ÁTONAS. Para que practiques la identificación de sílabas tónicas, ahí va este juego.

SAKATU 



MEMORY

Joku honekin arreta eta memoria landuko duzu.Ea gai zaren denbora barruan pertsonaiak aurkitzeko.


SAKATU


TETRIS

Tetrisak espazioan piezak antolatzea eskatuko dizu, kontuan hartu ilarak osatu behar dituzula. Teklatuan dituzun geziak erabili behar dira.

SAKATU

NEURRIEKIN JOLASTEN

Neurriekin jolastuz geroz eta errazago egingo ditugu ariketak. Gazteleraz dago joku hau baiña ondo ulertuko duzu.

SAKATU

TETRIS DE PALABRAS

Hona hemen gaztelerazko hitzekin osatzeko tetrisa. Ea puntu asko lor dezakezun hitz egokiak aurkituz.

SAKATU

IKASTURTE BERRIA

Bukatu dira oporrak eta ikasturte berriari hasiera emateko garaia heldu zaigu!!!

Aupa 4. mailaaaa!!!


NATUR ESKOLA: NATURAKO EKOSISTEMAK

Joan zen astean LH 3. mailako ikasleak Oñatiko Natur Eskolara joan ginen azkenaldi honetan gelan lantzen ari garen unitate didaktikoa osatzeko . Bertan Naturan aurkitzen diren ekosistema ezberdinen bizidun eta bizigabeen inguruan aritu ginen lanean: Basoa, Itsasertza, aintzira ingurua…Bukatzeko erlauntzen eta erleen antolaketa eta hauen lanen ondorioz ateratzen den eztia, argizaria, polena…ikusi genituen. Kandela bat ere eskulan gisa burutu genuen. Zenbat gauza ikasten dugun hara goazen bakoitzean!!!. Mila esker Natur Eskolako irakasle guztiei!!!



Hona hemen joku erraz bat ekosistemak aztertzeko.
  SAKATU

IRRIFUXATUAK KANPAINA

DBHko ikasleak geletatik pasatu dira "Irrifuxatuak" Kanpainaren berri ematera. Oñatin HOTZ OÑATI taldeak koordinatu du eta errefuxatuak laguntzeko kanpaina da. Euro baten truke sudur gorri bat jasotzeko aukera dute ikasleek.
Jasotako dirua lehen mailako produktuak erosi eta bidaltzeko da: konpresak, fardelak, garbitasunerako elementuak...
Eguenian patixoan egongo dira gurasoei sudurrak saltzen. ANIMO ETA PARTE HARTU!!!






LIBURUAREN EGUNA- JUUL

Aurtengo Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan hainbat ekintza desberdin burutuz. Batetik Liburuen irakurketa eta gustokoenaren bozketa egin dugu. Gure zikloan gehien gustatu dena "KALABAZA MUNSTROA" ( Jim Benton) izan da, eta ilustratzaileen aldetik, berriz, Jokin Mitxelenaren marrazkiak izan ditugu gogokoen.
Bestalde Liburutegi Erraldoian irakurketa saio goxo bat izan dugu eta baita etxetik lagunentzat ekarritako liburuen irakurketa egin dugu ikastolako pasilo eta eskaileratan.
Bikainak ekintza guztiak!!!


ESPERIMENTUAK EGITEN

Azkenaldian hainbat esperimentu eta taldeko lan egin ditugu gelan. Airea eta bere ezaugarriak izan dira lanen ardatza. Denon artean hainbat esperimentu antolatu eta bideratu ditugu. Oso lan polita izan da. Hona hemen argazki batzuk.


GURASOAK GELAN

Oso pozik gaude gure gelara 3 guraso etorri direlako, jadanik, euren jakintza eta esperientzia ezberdinak kontatzera. 

Lehenengo, Aitor Guridi etorri zen. Egipto gaiarekin loturik berak herrialde horretara egindako bidai bateko kontu kuriosoak kontatu zizkigun.



Beranduxeago, Amaia Diaz de Monasterioguren elikadura orekatuaz hitzegitera gerturatu zitzaigun, gure osasuna geure ardura dela gogoratuz.






Azkenik, Jone Elorzak Munduko Sokatira txapelketan izandako esperientzia eta kirol honek dituen sekretuak azaldu zizkigun.




Benetan interesgarriak entzundako guztiak, aho zabalik utzi gaituzue. Asko ikasi dugu guraso hauek kontatu digutenetik eta hemendik txalo zaparrada eta eskerrikasko haundi bat bidali nahi dizkizuegu.

ADIVINA ADIVINANZA

Adivina adivinanza... Lengua Castellanako joku entrtenigarri bat da. Erantzunak ere bertan aurkituko dituzu ondo irakurri eta inguruko marrazkiei begiratzen badiezu.

SAKATU

 

OÑATIKO ANFIBIOEN ERAKUSKETA

Oñatiko Natur eskolak XX. ingurumen jardunaldiak antolatu ditu azken egun hauetan. Beste hainbat ekintzen artean erakusketa interesgarri  bat antolatu du Kultur Etxean:  "Txantxikuak, lupuak, ugaatxuak... anfibioen sekretuak"

3. mailako ikasleok ere han izan ginen aurreko ostiralean. Argazki bikainez eta hormirudi deigarriz betetako erakusketa aurkitu genuen bertan. Natur eskolako arduradunek anfibioen inguruko bitxikeri, eta azalpen interesgarri ugari kontatu ziguten: zein mota dauden, non bizi diren, zer jaten duten, nola ugaltzen diren, nola kamuflatzen diren... Hain gustoko ditugun zapaburuak ere ontzi garden batean zeuden lasai lasai igerian gu haiei begira ginen bitartean... Ederki disfrutatu genuen arratsaldea!!! 

Mila esker Natur Eskolako arduradunei guretzat hain ekintza polita antolatzeagatik. Beti gaude gustura zuekin!!!


AMETSEN ZUHAITZA - MARTXOAREN 8a

Gaur martxoaren 8a da, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko nazioarteko eguna, hain zuzen ere. Gure ikastolan hainbat ekintza ezberdin antolatu dira gaia jorratzeko eta gure arteko harremanetan gehiago sakontzeko: nola jolasten dugun, norekin, zertara, zertarako, berdintasuna zer den, errespetoa...

Horretarako gelan gaiaren inguruko hausnarketa bat egin dugu, eta Doraemonen "Neska mutilak aldatzeko lurrina" bideoa ikusi dugu. Makina bat komentario eta iritzi sortu du gai honek gelakoen artean. Gero, Ametsen zuhaitzean itsasteko gure mezuak idatzi ditugu.

Ikastolan zuhaitz handi bat marraztu da paperean eta patioko kristaleran jarri da. Azkenik, zuhaitz hori etorkizuna nola amesten dugun idatzita izango duten koloretako orriekin jantzi dugu.

Ondoren datozen argazkietan ikus ditzakegu egindako ekintza guzti hauek.


FERIA DE INVIERNO- DEGUSTACIÓN

 



LHko 3.mailakook Gaztelanian landutako gaiaren proiektua gauzatu genuen otsailaren 19an . Proiektoaren amaiera "Feria de invierno" antolatzea izan zen. Honetarako baratzeko produktuak eta etxean familian prestatutako jakiak ekarri genituen. Aurrez gelan fruitu lehor, enbutido eta gazta dastaketa egina genuen eta baita liburuko errezetari jarraituta " Salchichón de chocolate" delakoa. Erakusketara  1. eta 2. mailako ikasleak gonbidatuak izan ziren eta ikusteaz gain produktuak dastatzeko aukera ere izan zuten. Argazkietan ikusten den bezala gurasoen, eta baita aiton- amonen, partehartzea oso garrantzitsua izan da eta hemendik eskerrak bidali nahi dizkizuegu guzti guztioi.






AUPA IÑAUTERIAK!!!



Aurten ere iñauteri egun bikaiña ospatu dugu ikastolan. Txatxo mozorrotu ginen eta orduak eman ditugu dantzak ikasten eta entseguak egiten. Azken momentuan Miel Otxinek ikastolan gelditzea erabaki zuen arren, Ziripot eta zaldikoekin kalera irten ginen txatxo denak. Ederki pasatu genuen.



ISTRIPU ETA ONDOEZEN PREBENTZIO PLANA

Txanelako 3. unitate didaktikoan proiektu txiki bat osatzeko proposatu digute. Proiektu hori "Istripu eta ondoezen prebentzio plana" izan da eta denon artean gauzatu dugu.

Lehenengoz talde txikietan banatu eta talde bakoitzak kartel bana osatu dugu mezu adierazgarri eta bitxi batekin. Gero marrazki bat ere egin dugu  mezua hobeto ulertzeko. Azkenik, ikastolako toki batean agerian jarri ditugu kartel guztiak.

Ondoren datozen mezuak guk aukeratu ditugunak dira:




- BIZIKLETAN ZOAZENEAN KONTUZ IBILI BEHAR DA JENDEAREKIN

- BIZIKLETAN BIDE GORRITIK JOAN BEHAR DA!

- BIZIKLETAN KASKOA ERAMAN BEHAR DA .

-KOTXEAN ZOAZENEAN SEGURTASUN-UHALA JARRI BEHAR DA

-TELEBISTA GERTU-GERTUTIK EZ IKUSI!

-BARAZKIAK  ETA  FRUTAK  JATEA  GARRANTZITSUA  DA.

-KOTXEAN EZIN DA BALOIAREKIN ETA PELOTAREKIN JOLASTU.



- IGERILEKURA EDO  ITSASORA GOAZENEAN URAREN SAKONERA NEURTU BEHAR DA SALTO EGIN AURRETIK.

-KOTXEAN 12 URTERAINO  ATZEAN JOAN.

-BIZKARRA ZUZEN MANTENTZEA KOMENI DA

-ABIADURA KONTROLATU KOTXEAN, MOTORREAN, BIZIKLETAN...


-SEMAFOROAK  ETA SEÑALEAK ERRESPETATU EGIN BEHAR DIRA.


MOZORROTU ZAITEZ

Mozorrotzea gustuko baduzu hau da zure jolasa. Ea ereduko mozorroa osatzea lortzen duzun!!!

SAKATU


LA ISLA DEL TESORO

Joku honetan pirata izango zara eta altxor baten bila arituko zara. Horretarako zure beste lagun piratei lagundu beharko diezu eta froga batzuk gainditu. Azkenik, altxor kutxaren giltza aurkituko duzu.

SAKATU


ADIVINA LA PALABRA


SAKATU