Powered By Blogger

NATUR ESKOLA: NATURAKO EKOSISTEMAK

Joan zen astean LH 3. mailako ikasleak Oñatiko Natur Eskolara joan ginen azkenaldi honetan gelan lantzen ari garen unitate didaktikoa osatzeko . Bertan Naturan aurkitzen diren ekosistema ezberdinen bizidun eta bizigabeen inguruan aritu ginen lanean: Basoa, Itsasertza, aintzira ingurua…Bukatzeko erlauntzen eta erleen antolaketa eta hauen lanen ondorioz ateratzen den eztia, argizaria, polena…ikusi genituen. Kandela bat ere eskulan gisa burutu genuen. Zenbat gauza ikasten dugun hara goazen bakoitzean!!!. Mila esker Natur Eskolako irakasle guztiei!!!



Hona hemen joku erraz bat ekosistemak aztertzeko.
  SAKATU

IRRIFUXATUAK KANPAINA

DBHko ikasleak geletatik pasatu dira "Irrifuxatuak" Kanpainaren berri ematera. Oñatin HOTZ OÑATI taldeak koordinatu du eta errefuxatuak laguntzeko kanpaina da. Euro baten truke sudur gorri bat jasotzeko aukera dute ikasleek.
Jasotako dirua lehen mailako produktuak erosi eta bidaltzeko da: konpresak, fardelak, garbitasunerako elementuak...
Eguenian patixoan egongo dira gurasoei sudurrak saltzen. ANIMO ETA PARTE HARTU!!!