Gabonetako postalak egin ditugu guztiok zoriontzeko eta Urte Berri Ona izan dezazuela esateko.
EGIPTO
Gabonetarako Txanelako 2. unitate didaktikoa, Egipto hain zuzen, bukatu dugu eta proiektu bezala maketa bat egin dugu gelako denen artean. Horretarako papera eta plastilina erabili dugu. Azkenik, gure guraso eta famili artekoak konbidatu ditugu gelara eta ikasitakoaz aurkezpen txiki bat egin diegu. Denok asko disfrutatu dugu.
ANTZINAKO JOLASAK
Joan zen ostiralean, azaroak 27, Udazken kulturaleko ekintzen artean, Pake lekuko Jose Mª Igartua eta Antton Elorza etorri ziren gure gelatara antzinako jolasak erakustera (Txapak, kanikak sakaponak eta burdinezko uztaia).
Heurakin batera dbh3ko ikasle talde bat ere hurbildu zen eta jokuen nondik norakoak azaldu zizkiguten.
Mila esker guztioi, ederki pasatu genuen.
Heurakin batera dbh3ko ikasle talde bat ere hurbildu zen eta jokuen nondik norakoak azaldu zizkiguten.
Mila esker guztioi, ederki pasatu genuen.
ERASO GEHIAGORIK EZ!!!
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dugu gaurkoa, azaroaren 25a. Gure gelan ere gaiarekin lotutako hainbat ekintza egin dugu.
Miren, irakurri dugun ipuinaren protagonista da. Mikel eta bere lagunak ez dira batere batere ondo portatzen berarekin eta egoera horri aurre nola egin aztertzen aritu gara.
EZ IKUSIARENA EZ EGIN izan da gure lanaren leloa.
Ondoren ikasle bakoitzak bere eskuaren silueta marraztu eta barruan mezuak idatzi ditu eraso gehiagorik nahi ez dugula adieraziz.
Argazkiak ikusteko

EGIPTOKO MEZUAK
Hieroglifikoak gustuko badituzu sakatu behean eta zure izena idatzi ahal izango duzu, baita beste hainbat mezu sekretu ere.
SAKATU
SAKATU
OÑATIKO MONUMENTUAK EZAGUTZEN
Aurreko urriaren 13 eta 14an, 3. mailako ikasleak Turismo bulegoko arduradunekin Oñatiko San Migel errota, Sancti Spiritus Unibertsitatea, eta San Migel parrokia bisitatzera joan ginen. Makina bat istorio eta detaile kontatu ziguten eta Oñatiko historiaren zatitxo bat ikasi genuela esan dezakegu. Han ezagutu genituen nortzuk izan ziren Rodrigo Mercado de Zuazola, Gevarako Kondea...Irteera hau Txanelan lantzen ari garen unitate didaktikoarekin lotuta dago.
OÑATI EZAGUTU
Ondoren dagoen lotura honetan Oñatiko monumentuen eta zerbitzuen inguruko informazio mordoa dago. Azken irteeran bisitatu genituen Unibertsitate eta San Migel Parrokiaren inguruan ere hainbat eta hainbat dato aurkituko dituzue.
Bestalde OÑATIKO PLANO INTERAKTIBOA ere erabiltzeko aukera paregabea daukazue.
SAKATU
Bestalde OÑATIKO PLANO INTERAKTIBOA ere erabiltzeko aukera paregabea daukazue.
SAKATU
BAZTER GUZTIEI BEGIRA
BAZTER GUZTIEI BEGIRA
Bazter guztiei begira
hemen jira ta han bira
Mei Li, Xabier ta Maider
galdu egin dira.
Bidegurutzean zalantza
ezker ala eskuin.
Zer egin, zer egin?
Baserri polit batean
topo lau lagunekin:
Morgan, Xarpa, Kleo, Martin.
Bazter guztiei…
Txirrina joaz bizikletan
etxera kantari
tiriri-tarari
iluna badator eta
txo, eman pedalari
Martin, Xabi, Mei Li ri-ri!
Bazter guztiei...
GURE ARTELANAK
Gure herriko planoak ikusi ondoren hango kaleen nahasteak inspiratutako artelanak dira ondorengo hauek. Hori bai, kolorez betetako marrazkiak egiten saiatu gara.
LABIRINTOAK
Teseo eta minotauroaren ipuina irakurri berri dugu eta labirinto bat agertzen da bertan. Hona hemen beste labirinto batzuk jolas eginez bide egokia bila dezazun.
Teklatuko geziekin jolastu behar duzu espazioan mugitzeko. ANIMO!!!
SAKATU HEMEN
Teklatuko geziekin jolastu behar duzu espazioan mugitzeko. ANIMO!!!
SAKATU HEMEN
TALDE BERRIAK OSATU DITUGU
Ikasturteari hasiera eman diogu. Nobedadez betetako urtea dugu aurretik: gela berria, tutore berria eta baita talde berria ere!!! Hona hemen gure argazkiak:
ONGI ETORRI
Ongi etorri 3. mailako blog honetara. Ikasturte honetan egindako jardueren berri izango duzue bertan, baita argazkiak, jokuak eta beste hainbat baliabide.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)