Aurreko urriaren 13 eta 14an, 3. mailako ikasleak Turismo bulegoko arduradunekin Oñatiko San Migel errota, Sancti Spiritus Unibertsitatea, eta San Migel parrokia bisitatzera joan ginen. Makina bat istorio eta detaile kontatu ziguten eta Oñatiko historiaren zatitxo bat ikasi genuela esan dezakegu. Han ezagutu genituen nortzuk izan ziren Rodrigo Mercado de Zuazola, Gevarako Kondea...Irteera hau Txanelan lantzen ari garen unitate didaktikoarekin lotuta dago.