Powered By Blogger

ERASO GEHIAGORIK EZ!!!

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dugu gaurkoa, azaroaren 25a. Gure gelan ere gaiarekin lotutako hainbat ekintza egin dugu.
 Miren, irakurri dugun ipuinaren protagonista da. Mikel eta bere lagunak ez dira batere batere ondo portatzen berarekin eta egoera horri aurre nola egin aztertzen aritu gara. 

EZ IKUSIARENA EZ EGIN izan da gure lanaren leloa.
 
 Ondoren ikasle bakoitzak bere eskuaren silueta marraztu eta barruan mezuak idatzi ditu eraso gehiagorik nahi ez dugula adieraziz.

Argazkiak ikusteko