Eraikiz, eraikiz...ikasi!!!
SAKATU
FERIA DE INVIERNO- DEGUSTACIÓN
LHko 3.mailakook Gaztelanian landutako gaiaren proiektua gauzatu genuen otsailaren 19an . Proiektoaren amaiera "Feria de invierno" antolatzea izan zen. Honetarako baratzeko produktuak eta etxean familian prestatutako jakiak ekarri genituen. Aurrez gelan fruitu lehor, enbutido eta gazta dastaketa egina genuen eta baita liburuko errezetari jarraituta " Salchichón de chocolate" delakoa. Erakusketara 1. eta 2. mailako ikasleak gonbidatuak izan ziren eta ikusteaz gain produktuak dastatzeko aukera ere izan zuten. Argazkietan ikusten den bezala gurasoen, eta baita aiton- amonen, partehartzea oso garrantzitsua izan da eta hemendik eskerrak bidali nahi dizkizuegu guzti guztioi.
AUPA IÑAUTERIAK!!!
ISTRIPU ETA ONDOEZEN PREBENTZIO PLANA
Txanelako 3. unitate didaktikoan proiektu txiki bat osatzeko proposatu digute. Proiektu hori "Istripu eta ondoezen prebentzio plana" izan da eta denon artean gauzatu dugu.
Lehenengoz talde txikietan banatu eta talde bakoitzak kartel bana osatu dugu mezu adierazgarri eta bitxi batekin. Gero marrazki bat ere egin dugu mezua hobeto ulertzeko. Azkenik, ikastolako toki batean agerian jarri ditugu kartel guztiak.
Ondoren datozen mezuak guk aukeratu ditugunak dira:
- BIZIKLETAN ZOAZENEAN KONTUZ IBILI BEHAR DA JENDEAREKIN
- BIZIKLETAN BIDE GORRITIK JOAN BEHAR DA!
- BIZIKLETAN KASKOA ERAMAN BEHAR DA .
-KOTXEAN ZOAZENEAN SEGURTASUN-UHALA JARRI BEHAR DA
-TELEBISTA GERTU-GERTUTIK EZ IKUSI!
-BARAZKIAK ETA FRUTAK JATEA GARRANTZITSUA DA.
-KOTXEAN EZIN DA BALOIAREKIN ETA PELOTAREKIN JOLASTU.
- IGERILEKURA EDO ITSASORA GOAZENEAN URAREN SAKONERA NEURTU BEHAR DA SALTO EGIN AURRETIK.
-KOTXEAN 12 URTERAINO ATZEAN JOAN.
-BIZKARRA ZUZEN MANTENTZEA KOMENI DA
-ABIADURA KONTROLATU KOTXEAN, MOTORREAN, BIZIKLETAN...
-SEMAFOROAK ETA SEÑALEAK ERRESPETATU EGIN BEHAR DIRA.
Lehenengoz talde txikietan banatu eta talde bakoitzak kartel bana osatu dugu mezu adierazgarri eta bitxi batekin. Gero marrazki bat ere egin dugu mezua hobeto ulertzeko. Azkenik, ikastolako toki batean agerian jarri ditugu kartel guztiak.
Ondoren datozen mezuak guk aukeratu ditugunak dira:
- BIZIKLETAN ZOAZENEAN KONTUZ IBILI BEHAR DA JENDEAREKIN
- BIZIKLETAN BIDE GORRITIK JOAN BEHAR DA!
- BIZIKLETAN KASKOA ERAMAN BEHAR DA .
-KOTXEAN ZOAZENEAN SEGURTASUN-UHALA JARRI BEHAR DA
-TELEBISTA GERTU-GERTUTIK EZ IKUSI!
-BARAZKIAK ETA FRUTAK JATEA GARRANTZITSUA DA.
-KOTXEAN EZIN DA BALOIAREKIN ETA PELOTAREKIN JOLASTU.
-KOTXEAN 12 URTERAINO ATZEAN JOAN.
-BIZKARRA ZUZEN MANTENTZEA KOMENI DA
-ABIADURA KONTROLATU KOTXEAN, MOTORREAN, BIZIKLETAN...
-SEMAFOROAK ETA SEÑALEAK ERRESPETATU EGIN BEHAR DIRA.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)