Powered By Blogger

GURASOAK GELAN

Oso pozik gaude gure gelara 3 guraso etorri direlako, jadanik, euren jakintza eta esperientzia ezberdinak kontatzera. 

Lehenengo, Aitor Guridi etorri zen. Egipto gaiarekin loturik berak herrialde horretara egindako bidai bateko kontu kuriosoak kontatu zizkigun.



Beranduxeago, Amaia Diaz de Monasterioguren elikadura orekatuaz hitzegitera gerturatu zitzaigun, gure osasuna geure ardura dela gogoratuz.






Azkenik, Jone Elorzak Munduko Sokatira txapelketan izandako esperientzia eta kirol honek dituen sekretuak azaldu zizkigun.




Benetan interesgarriak entzundako guztiak, aho zabalik utzi gaituzue. Asko ikasi dugu guraso hauek kontatu digutenetik eta hemendik txalo zaparrada eta eskerrikasko haundi bat bidali nahi dizkizuegu.

ADIVINA ADIVINANZA

Adivina adivinanza... Lengua Castellanako joku entrtenigarri bat da. Erantzunak ere bertan aurkituko dituzu ondo irakurri eta inguruko marrazkiei begiratzen badiezu.

SAKATU

 

OÑATIKO ANFIBIOEN ERAKUSKETA

Oñatiko Natur eskolak XX. ingurumen jardunaldiak antolatu ditu azken egun hauetan. Beste hainbat ekintzen artean erakusketa interesgarri  bat antolatu du Kultur Etxean:  "Txantxikuak, lupuak, ugaatxuak... anfibioen sekretuak"

3. mailako ikasleok ere han izan ginen aurreko ostiralean. Argazki bikainez eta hormirudi deigarriz betetako erakusketa aurkitu genuen bertan. Natur eskolako arduradunek anfibioen inguruko bitxikeri, eta azalpen interesgarri ugari kontatu ziguten: zein mota dauden, non bizi diren, zer jaten duten, nola ugaltzen diren, nola kamuflatzen diren... Hain gustoko ditugun zapaburuak ere ontzi garden batean zeuden lasai lasai igerian gu haiei begira ginen bitartean... Ederki disfrutatu genuen arratsaldea!!! 

Mila esker Natur Eskolako arduradunei guretzat hain ekintza polita antolatzeagatik. Beti gaude gustura zuekin!!!


AMETSEN ZUHAITZA - MARTXOAREN 8a

Gaur martxoaren 8a da, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko nazioarteko eguna, hain zuzen ere. Gure ikastolan hainbat ekintza ezberdin antolatu dira gaia jorratzeko eta gure arteko harremanetan gehiago sakontzeko: nola jolasten dugun, norekin, zertara, zertarako, berdintasuna zer den, errespetoa...

Horretarako gelan gaiaren inguruko hausnarketa bat egin dugu, eta Doraemonen "Neska mutilak aldatzeko lurrina" bideoa ikusi dugu. Makina bat komentario eta iritzi sortu du gai honek gelakoen artean. Gero, Ametsen zuhaitzean itsasteko gure mezuak idatzi ditugu.

Ikastolan zuhaitz handi bat marraztu da paperean eta patioko kristaleran jarri da. Azkenik, zuhaitz hori etorkizuna nola amesten dugun idatzita izango duten koloretako orriekin jantzi dugu.

Ondoren datozen argazkietan ikus ditzakegu egindako ekintza guzti hauek.