Powered By Blogger

OÑATIKO ANFIBIOEN ERAKUSKETA

Oñatiko Natur eskolak XX. ingurumen jardunaldiak antolatu ditu azken egun hauetan. Beste hainbat ekintzen artean erakusketa interesgarri  bat antolatu du Kultur Etxean:  "Txantxikuak, lupuak, ugaatxuak... anfibioen sekretuak"

3. mailako ikasleok ere han izan ginen aurreko ostiralean. Argazki bikainez eta hormirudi deigarriz betetako erakusketa aurkitu genuen bertan. Natur eskolako arduradunek anfibioen inguruko bitxikeri, eta azalpen interesgarri ugari kontatu ziguten: zein mota dauden, non bizi diren, zer jaten duten, nola ugaltzen diren, nola kamuflatzen diren... Hain gustoko ditugun zapaburuak ere ontzi garden batean zeuden lasai lasai igerian gu haiei begira ginen bitartean... Ederki disfrutatu genuen arratsaldea!!! 

Mila esker Natur Eskolako arduradunei guretzat hain ekintza polita antolatzeagatik. Beti gaude gustura zuekin!!!