Powered By Blogger

LIBURUAREN EGUNA- JUUL

Aurtengo Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan hainbat ekintza desberdin burutuz. Batetik Liburuen irakurketa eta gustokoenaren bozketa egin dugu. Gure zikloan gehien gustatu dena "KALABAZA MUNSTROA" ( Jim Benton) izan da, eta ilustratzaileen aldetik, berriz, Jokin Mitxelenaren marrazkiak izan ditugu gogokoen.
Bestalde Liburutegi Erraldoian irakurketa saio goxo bat izan dugu eta baita etxetik lagunentzat ekarritako liburuen irakurketa egin dugu ikastolako pasilo eta eskaileratan.
Bikainak ekintza guztiak!!!


ESPERIMENTUAK EGITEN

Azkenaldian hainbat esperimentu eta taldeko lan egin ditugu gelan. Airea eta bere ezaugarriak izan dira lanen ardatza. Denon artean hainbat esperimentu antolatu eta bideratu ditugu. Oso lan polita izan da. Hona hemen argazki batzuk.