Zure txantxikua txapelduna izateko azkar azkar ibili beharko duzu!!!
SAKATU
GURASOAK GELAN

Lehenengo, Aitor Guridi etorri zen. Egipto gaiarekin loturik berak herrialde horretara egindako bidai bateko kontu kuriosoak kontatu zizkigun.
Beranduxeago, Amaia Diaz de Monasterioguren elikadura orekatuaz hitzegitera gerturatu zitzaigun, gure osasuna geure ardura dela gogoratuz.


Azkenik, Jone Elorzak Munduko Sokatira txapelketan izandako esperientzia eta kirol honek dituen sekretuak azaldu zizkigun.
Benetan interesgarriak entzundako guztiak, aho zabalik utzi gaituzue. Asko ikasi dugu guraso hauek kontatu digutenetik eta hemendik txalo zaparrada eta eskerrikasko haundi bat bidali nahi dizkizuegu.
ADIVINA ADIVINANZA

SAKATU
OÑATIKO ANFIBIOEN ERAKUSKETA
Oñatiko Natur eskolak XX. ingurumen jardunaldiak antolatu ditu azken egun hauetan. Beste hainbat ekintzen artean erakusketa interesgarri bat antolatu du Kultur Etxean: "Txantxikuak, lupuak, ugaatxuak... anfibioen sekretuak"

Mila esker Natur Eskolako arduradunei guretzat hain ekintza polita antolatzeagatik. Beti gaude gustura zuekin!!!
AMETSEN ZUHAITZA - MARTXOAREN 8a


Ikastolan zuhaitz handi bat marraztu da paperean eta patioko kristaleran jarri da. Azkenik, zuhaitz hori etorkizuna nola amesten dugun idatzita izango duten koloretako orriekin jantzi dugu.
Ondoren datozen argazkietan ikus ditzakegu egindako ekintza guzti hauek.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)